Realaren joan-etorriak aireportura
Lineen aldaketak
Apirilaren 17 eta 19an, Realaren Hondarribiko aireportura eta bertatik egingo diren desplazamenduak direla eta, jakinarazten da bi egunetan, gutxi gorabehera 12:00etatik 16:00etara, erretentzioak eta aldi baterako errepide-mozketak gerta daitezkeela taldearen autobusak erabiliko dituen bideetan.
Egoera honek atzerapenak, ibilbideen aldaketak eta, kasu batzuetan, geraleku batzuen ezabaketa ere eragin ditzake; ondorioz, ezin da honako lineen ohiko ordutegiak bermatu:
| E20 E21 E22 E25 E26 E27 E28 E29 |
| Beste geraleku eta Lurraldebuseko lineak agiri honetan aipatu ez direnak, ez dute hasiera batean aldaketarik jasango. |
