Irun eta Hondarribia arteko E78 gaueko lineak irteera gehiago izango ditu aste barruan.

Irun eta Hondarribia lotzen dituen E78 gaueko linearen zerbitzua zabaldu egingo da maiatzaren 17tik aurrera. Hobekuntza horri esker, hiru bidaia gehiago egingo dituzte bi herrietatik igandetik ostegunera bitarteko gauetan, lanegunetan.
Hondarribitik, irteera berriak Sabin Arana Goiriko geralekutik abiatuko dira 23:15ean, 23:45ean eta 00:15ean. Bestalde, Irundik, Fermin Kalbetonetik irtengo dira autobusak 23:30ean, 00:00etan eta 00:30ean.
Luzapen honekin, bi udalerrien arteko gaueko lotura indartuko da, eta lanegunetan erabiltzaileentzako mugikortasun-aukerak zabalduko dira.
