12 urtetik beherakoentzako doako garraio publikoa
Ostegun honetatik aurrera, 2025eko urtarrilaren 30etik aurrera, 12 urtetik beherakoek doan bidaiatu ahal izango dute.
Horretarako, MUGI txartel pertsonalizatua eduki beharko da. Bidaiariak MUGI txartela erakutsiko die gidariei, eta horrek HAURRAK 0,00 € doako txartela emango dio erabiltzaileari.
Era berean, adinarekin zalantzarik izanez gero, 12 urtetik beherakoa zarela egiaztatzen duen beste txartel bat eskatu ahal izango dio. Zalantzak jarraitzen badu, gidarien irizpidea gailenduko da, eta horrek bidaia doan egitea eragotziko du.
Doakotasuna 12 urte betetzen dituzten egunean amaitzen da.