Debekatuta dago GI-20 ibilgailu astunak zirkulatzea

Lineen aldaketak

NOIZTIK

1
abuztua
2023

ERAGINDAKO LINEAK

E03 E04 E07 E08 E15 E21 E23 E24 E28

OHARRA

pdf Oharra deskargatu

Jakinarazi digutenez, 2023ko abuztuaren 1etik sei hilabete inguru, debekatuta dago ibilgailu astunak GI-20 errepidetik ibiltzea Loiolako biaduktuaren parean (bi noranzkoetan).
Horrek zuzenean eragiten die E03, E04, E07, E08, E15, E21, E23, E24 eta E28 lineei, Donostirako sarrera eta irteera ibilbidea Loiolako Erriberatik eta Antiguo/Ondarreta norabideko zirkulazioa eta itzulera aldatzen ari baitira.

E04, E23, E24 eta E28 lineek ez dute geralekuetan aldaketarik izango, baina bai Unibertsitate eta Zumalakarregi aldera iristeko ibilbidean eta itzulean.

E08 lineak ez du geralekuetan aldaketarik izango, baina bai Trintxerpera eta San Pedrora itzultzeko ibilbidean.

  • E03, E07 eta E15 lineen ibilbidea aldatu egin da, eta geraleku hauek kendu egin dira:
    Poliklinika alderantz: Bartzelona hiribidea 15, Anoeta Dorrea, Zorroaga 39 (Illunbe), Donostia Ospitalea I eta Donostia Ospitalea II.

Amara helmuga duten bidaiariek (kendutako geralekuetara doazenek) autobusetik jaitsi ahal izango dute itzuleran, Poliklinikatik irten ondoren, honako geraleku hauetan:

  • Begiristain doktorea 115, Zorroaga 39 (Illunbe), Toribio Alzaga (ARCCO), Bartzelona hiribidea 28.

E21 linea, Donostirako sarrera eta irteera ibilbidea aldatzeaz gain, geraleku hauek kenduko dira:

  • Donostia alderantz: Loilako Erriberak, Bizkaia pasealekua 12, Maria Cristina zubia.
  • Aireportua > Hondarribia alderantz: Federico Garcia Lorca 2 (autobus geltokia), Urumea pasealekua 15 eta Loiolako Erriberak 12-14.
Beste geraleku eta Lurraldebuseko lineak agiri honetan aipatu ez direnak, ez dute hasiera batean aldaketarik jasango.