Frantziako Tourra
Lineen aldaketak
EGUNAK |
2-3
|
uztaila |
2023 |
OHARRA |
Oharra deskargatu |
2023ko uztailaren 2an eta 3an, euskal erakundeek kirola oro har eta bereziki txirrindularitza sustatzeko egindako ahaleginaren ondorioz, 2023ko Frantziako Tourra Gipuzkoako errepideetatik igaroko da. Horrek milaka pertsonaren mugikortasunari eragingo dio probaren 2. eta 3. etapak jokatuko diren egun horietan, erabat ezinezkoa izango baita Lurraldebusek errepidezko garraio publikoaren zerbitzu erregularra eman ohi duen errepideetan zirkulatzea.
Beraz, bai uztailaren 2an eta 3an, bai —aurreko egunetako prestaketa lanak direla eta— beste une jakin batzuetan, errepide batzuk, ezinbestean, ezingo dira erabili Lurraldebusen ohiko garraio publikoaren zerbitzurako. Lasterketa egunetan errepide batzuetan zirkulatzeko ezintasunak honako egun eta ordu hauetan eragingo du trafikoan: uztailaren 2an (igandea) eta 3an (astelehena), 08:00etatik 18:00etara.
Hala, Lurraldebusen lineetan (Ekialdebus) eragin handia izango du, nahitaez. Horregatik, probaren aurreko egunetan informazio zehatzagoa emango badugu ere, erabiltzaile guztiei gomendatzen diegu aldez aurretik planifikatu ditzatela garraio publikoaren ordezko aukerak.