Lurraldebusen linea eta zerbitzu berriak urriaren 1etik aurrera
Datorren urriaren 1ean sartuko da indarrean Lurraldebusen emakida berria Oarsoaldean eta Bidasoan, zerbitzu berriekin, maiztasunak hobetuta eta linea eta ordutegi ezberdinetan aldaketak eginda.
Sare berriak hobekuntzak egingo ditu Irun, Hondarribia, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Donostiaren arteko konexioetan, baita erabiltzaileen beharretara egokitutako zerbitzu berriak ere.
Berrikuntzen artean, Irun eta Hondarribiaren arteko loturak indartzea, Donostia, Ospitaleak eta Miramonekin zerbitzuak hobetzea eta Hondarribia eta Donostiako aireportuaren arteko urte osoko lotura BI01 linea berriaren bidez egitea dira nabarmenenak. Gaueko zerbitzuak ere mantendu eta zabaldu dituzte hainbat udalerriren artean.
Zer aldatzen da zure udalerrian?
Aldaketak, ibilbideak eta ordutegiak kontsultatzeko, zure udalerriari dagokion dokumentua deskargatu dezakezu: