Irungo Euskal Jira
EUSKAL JIRA dela eta, Irungo Udaltzaingoak, larunbatean, abuztuak 6, arratsaldeko 17:30etik aurrera Hondarribia kalea, Geltokiko kalea, Colon ibilbidea eta Gipuzkoa hiribidea itxiko ditu.
Hau dela eta, kale-mozketak irauten duten bitartean Ekialdebuseko lineetan aldaketak egongo dira:
E22HONDARRIBIA > HOSPITAL BIDASOA > ARASO INDUSTRIALDEA > TXINGUDI MERKATALGUNEA |
Letxunborro hiribidetik pasako da Bidasoako Ospitale, Landetxa eta Txingudi merkataritza-gune norabidean (joanerako bidaian). Itzulera ohikoa izango da Bidasoako Ospitaleraino, hemendik, zuzenean Amuteraino joango da G-636 saihesbidetik. |
E25HONDARRIBIA > IRUN (F. CALBEÓN) |
17:30etik Udaltzaingoak trafikoa baimendu arte, Hondarribia kalea, Zubiaurre, Colon P. 43, Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideak, Larreaundi, Urdanibia pza, F.Calbeton, Zabaltza pza, Colon pasealekua, Hondarribia 2 eta Pinarko geltokiak ezabatuko dira.
17:30etik aurrera Mendeluko biribilgunea izango da linea honen azkeneko geltokia. |
E27HONDARRIBIA > IRUN > ERRENTERIA > PASAI ANTXO > DONOSTIA (GIPUZKOA PLAZA) |
Elizatxo hiribidean egingo du geltokia (Olibondoen biribilgunean). Hemendik, Arretxe Gainera bueltatuko da, ostean Bidasoako Ospitalera joateko. Ondoren, Amute eta Hondarribira joango da G-636 saihesbidetik. |
Udaltzaingoak zentrora sartzeko errepideak irekitzen dituen heinean gure ohiko ibilbideekin jarraituko dugu.