Oharra: Irungo Euskal Jira 2015
EUSKAL JIRA dela eta, Irungo Udaltzaingoak, larunbatean, abuztuak 8, arratsaldeko 17:30etik aurrera Hondarribia kalea, Geltokiko kalea, Colon ibilbidea eta Gipuzkoa hiribidea itxiko ditu. Hau dela eta, Ekialdebuseko lineetan aldaketak egongo dira.
Kale-mozketak irauten duten bitartean:
- E22 Letxunborro hiribidetik pasako da Bidasoako Ospitale, Landetxa eta Txingudi merkataritza-gune norabidean (joanerako bidaian). Itzulera ohikoa izango da Bidasoako Ospitaleraino, hemendik, zuzenean Amuteraino joango da G-636 saihesbidetik.
- E25 17:30etik Udaltzaingoak trafikoa baimendu arte, Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideak, Larreaundi, Urdanibia pza, F.Calbeton, Zabaltza pza, Colon pasealekua, Hondarribia 2 eta Pinarko geltokiak ezabatuko dira.
17:30etik aurrera Mendeluko biribilgunea izango da linea honen azkeneko geltokia. - E27 Elizatxo hiribidean egingo du geltokia (Olibondoen biribilgunean). Hemendik, Arretxe Gainera bueltatuko da, ostean Bidasoako Ospitalera joateko. Ondoren, Amute eta Hondarribira joango da G-636 saihesbidetik.
Udaltzaingoak zentrora sartzeko errepideak irekitzen dituen heinean gure ohiko ibilbideekin jarraituko dugu.
Barkatu eragozpenak.