Irungo Euskal Jira dela eta, Irungo Udaltzaingoak, larunbatean, abuztuak 4, arratsaldeko 17:30etik aurrera Hondarribia kalea, Estacion kalea, Colon ibilbidea eta Gipuzkoa hiribidea itxiko ditu. Hau dela eta, linea hauek aldaketak jasango dituzte
E22 HONDARRIBIA > HOSP. BIDASOA > ARASO INDUST. > TXINGUDI MERKATALGUNEA |
- Letxunborro hiribidetik pasako da Bidasoako Ospitale, Landetxa eta Txingudi merkataritza-gune norabidean (joanerako bidaian). Itzulera ohikoa izango da Bidasoako Ospitaleraino, hemendik, zuzenean Amuteraino joango da G-636 saihesbidetik.
|
E25 HONDARRIBIA > IRUN (F. Calbetón) |
- 17:30etik Udaltzaingoak trafikoa baimendu arte, Hondarribia kalea, Zubiaurre, Colon P. 43, Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideak, Larreaundi, Urdanibia pza, F.Calbeton, Zabaltza pza, Colon pasealekua (Topo), Hondarribia 2 eta Pinarko geltokiak ezabatuko dira.
- 17:30etik aurrera Mendeluko biribilgunea izango da linea honen azkeneko geltokia.
|
E27 HONDARRIBIA > IRUN > ERRENTERIA > P. ANTXO > DONOSTIA (Gipuzkoa plaza) |
- Elizatxo hiribidean egingo du geltokia (olibondoen biribilgunean). Hemendik, Arretxe Gainera bueltatuko da, ostean Bidasoako Ospitalera joateko. Ondoren, Amute eta Hondarribira joango da G-636 saihesbidetik.
|
Udaltzaingoak zentrora sartzeko errepideak irekitzen dituen heinean gure ohiko ibilbideekin jarraituko dugu.
Beste geltoki eta Lurraldebuseko lineak ohar honetan aipatu ez direnak, ez dute hasiera batean aldaketarik jasango. |