Irungo Letxunborro hiribidean geraleku berriak
Datorren abenduaren 1etik aurrera (egun hau barne), Letxunborro hiribidean (GI-2134) suhiltzaile parean jarriko diren 2 geraleku berriek, bat Irungo norabidean eta bestea Errenteria/Donostia norabidean, Irungo Arakistain gasolindegi pareko bi norabideetako geralekuak ordezkatuko dituzte.
Geraleko berriak Donostia norabidean “Letxunborro 59 (Suhiltzaileak)” eta Irungo norabidean “Letxunborro 59 (Aranibar)” deituko dira.
Irungo norabideko geltoki berria erabil dezakete hortik pasatuko diren linea guztiek (E23, E24, E26, E27, E28 eta E77), horrela gure zerbitzuak hobetuko ditugu.
Geltoki berri hauek bete beharrezko segurtasun eta irisgarritasun minimoak bermatuko dituzte: espaloi, zebra-bide eta oinezkoentzat semaforoak. Geraleku hornitzeaz Irungo udala arduratuko da.

Beste geltoki eta Lurraldebuseko lineak agiri honetan aipatu ez direnak, ez dute hasiera batean aldaketarik jasango. |