Irungo Euskal Jira

EGUNA

5
abuztua
2017

ERAGINDAKO LINEAK

E22 E25 E27

OHARRA

pdf Oharra deskargatu

Irungo Euskal Jira dela eta, Irungo Udaltzaingoak, larunbatean, abuztuak 5, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Hondarribia kalea, Geltokiko kalea, Colon ibilbidea eta Gipuzkoa hiribidea itxiko ditu. Hau dela eta, Ekialdebuseko lineetan aldaketak egongo dira.

Kale-mozketak irauten duten bitartean:

E22  HONDARRIBIA > HOSP. BIDASOA > ARASO INDUST. > TXINGUDI MERKATALGUNEA
  • Letxunborro hiribidetik pasako da Bidasoako Ospitale, Landetxa eta Txingudi merkataritza-gune norabidean (joanerako bidaian). Itzulera ohikoa izango da Bidasoako Ospitaleraino, hemendik, zuzenean Amuteraino joango da G-636 saihesbidetik.

 

E25  HONDARRIBIA > IRUN (F. Calbetón)
  • 17:00etatik Udaltzaingoak trafikoa baimendu arte, Hondarribia kalea, Zubiaurre, Colon P. 43, Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideak, Larreaundi, Urdanibia pza, F.Calbeton, Zabaltza pza, Colon pasealekua, Hondarribia 2 eta Pinarko geltokiak ezabatuko dira.
  • 17:30etik aurrera Mendeluko biribilgunea izango da linea honen azkeneko geltokia.

 

E27  HONDARRIBIA > IRUN > ERRENTERIA > P. ANTXO > DONOSTIA  (Gipuzkoa plaza)
  • Elizatxo hiribidean egingo du geltokia (Olibondoen biribilgunean). Hemendik, Arretxe Gainera bueltatuko da, ostean Bidasoako Ospitalera joateko. Ondoren, Amute eta Hondarribira joango da G-636 saihesbidetik.

 

Udaltzaingoak zentrora sartzeko errepideak irekitzen dituen heinean gure ohiko ibilbideekin jarraituko dugu.

Beste geltoki eta Ekialdebuseko lineak ohar honetan aipatu ez direnak, ez dute hasiera batean aldaketarik jasango.