Oharra: Errenteriako Madalenak
Errenterian Madalenak jaiak direla eta hauek irauten duten bitartean, trafikoan hainbat aldaketa izango dira. Hiriarteko lineetako ibilbide eta geltokiak aldatuko dira, uztailak 21etik uztailak 26ra.
GELTOKI-ALDAKETAK
- Uztailak 21, asteartetik, Gabierrota, Zumardia eta Lartzabalgo geltokiak, bi norabideetan, ezabatuko dira goizeko 05:15etik aurrera.
GELTOKI GERTUENAK
- Oiartzun, Irun/ Hondarribia norabidean:
- Nafarroa Etorbidea 73, Lintzirin eta Arragua
- Pasaia eta Donostia norabidean:
- Lintzirin, Arragua eta Iztieta (Diputazio Enparantza)
Barkatu eragozpenak.