Oharra: 2015 Donostia-Donostia Klasikoak dirahuen bitartean trafiko neurriak
Donostia-Donostia klasikaren antolatzaileek eta udaletxeek planifikatutako errepide mozketak direla eta, EKIALDEBUSeko linea guztietan aldaketak izango dira 15:15etik 18:30era, gutxi gorabehera. Hau dela eta, ezingo ditugu gure lineetako ohiko ibilbide, geltoki eta ordutegiak bete.
Uztailak 31
- Boulevard-a itxita egongo bada ere, Donostia erdialdeko Ekialdebusen geltokiak mantenduko dira.
Abuztuak 1
- Bidasoaldea eta Donostia arteko lotura itxita egongo da 14.30ak eta 16.30ak bitartean.
- E01, E02, E05, E27: Donostiara doazen linea hauen ibilbidea Kaputxinoetako eta Molinaoko biribilgunetik Mirakruz kaleraino egingo da. Errenteriara doazen lineen ibilbidea, Mirakruz kaletik Kapitxunoetako eta Molinaoko biribilguneetaraino egingo da, tartean geldialdirik egin gabe.
- E03:Ohiko ibilbidea egingo da beti eta Klasika lasterketaren igarotzeak baimentzen duen bitartean.
- E07: Linea honetako ibilbidea Azkuene biribilgunetik Amara eta Poliklinikaraino saihesbidetik zuzenean egingo da, bi norabideetan.
- E08: Linea honetako ibilbidea Azkueneko biribilgunetik Iparraldeko Geltoki eta Ehunurteurrenaren Plazaraino egingo da, non ohiko ibilbidea egiten jarraituko da Trintxerpe Goiaraino.
- E09: Azkuene biribilgunetik Mirakruz kaleraino, tartean geltokirik egin gabe (bi norabideetan).
- E21: 15:30etik aurrera Iparraldeko Geltokian geltokia egingo da. Handik, hiritik irteteko ohiko ibilbidea berrartuko da.
Barkatu eragozpenak.