Irungo San Martzial 2015: aldaketak lineetan

2015

19
tik

ekaina

2015

1
era

uztaila

Eragindako lineak

E25 E26 E27

San Martzial jaiak dirauten bitartean, gure zerbitzuek aldaketak jasango dituzte Irungo kaleetan izango diren ekitaldiengatik. Batez ere, Urdanibia plaza eta San Martzial kalerako sarbideei eragingo die.

  • ekainaren 19tik 28ra (biak barne), E25 linea Urdanibia plazatik Fermin Calbetón-era azkenekoz 17:50etan pasako da.
  • ekainaren 29tik uztailaren 1era (biak barne), egun guztian zehar, E25 linea ez da Urdanibia plazatik pasako; Larreaundin buelta hartu eta Euskal Herria hiribidea eta Gipuzkoa hiribidetik Fermin Calbetón-era joango da.
  • 29 eta 30 egunetan zehar eta momentu jakin batzuetan, ezingo da Fermin Calbetón-erutz joan, beraz Colon pasealekua (topo) geltokitik jarraituko dugu ibilbidea.
  • E26 eta E27 lineek aldaketa puntual batzuk jasango dituzte ekitaldi eta udaltzainek egindako mozketen ondorioz, Twitter-eko gure kontutik (@ekialdebus) zabalduko dugu informazio hori.

Barkatu eragozpenak.