Lurraldebusek aldatu egin du Errenteria eta Donostiako ospitale gunearen arteko lotura

Datorren apirilaren 3tik aurrera, Beraun zuzenean komunikatuko da Donostiako ospitale gunearekin, 60 minutuko maiztasunarekin. Halaber, Errenteria Donostiako ospitalearekin eta Onkologikoarekin komunikatzen duen egungo E06 Errenteria-P.Antxo-Donostia (Onkologikoa) linearen maiztasuna 60 minutukoa izatera igaroko da.

E15 Errenteria-Donostia (Onkologikoa  eta Poliklinika) linea berria abian jarrita, Lurraldebusek zuzeneko zerbitzua orduro eskainiko du Donostiako ospitale gunera Pasai San Pedrotik, Pasai Donibanetik eta  Errenteriatik (Iztieta eta Beraun). Horrek esan nahi du ezen Iztieta eta ospitale gunea lotzeko bi autobus izango direla ordubetez behin eta Kaputxinos eta ospitale gunea lotzeko, berriz, 4 autobus ordubetez behin.

E06 Errenteria-P.Antxo-Donostia (Onkologikoa)
 E15 Errenteria-Donostia (Onkologikoa y Poliklinika)