Legezko informazioa

Titularitatea

EKIALDEBUS, SL Txiplau Industri Poligonoa, 29-32. Posta-kutxa 157 20280 Hondarribia (Gipuzkoa).

  • IFK: B75024638
  • Telefonoa: +34 943 491 801 – Faxa: +34 943 491 330
  • Helbide elektronikoa: info@ekialdebus.net
  • Erregistro-datuak: Sozietate-liburua, 2476 liburukia, SS 32671 orria (Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa).

Erabiltzeko baldintzak

Webgune hau erabiltzeak bertan bildutako termino eta baldintzak onartzea dakar.

Gure webgunean sartzean, honako arau hauei jarraiki jardutea onartzen da:

Erabiltzaileak legearen, moralaren eta usadio-ohitura onen arabera jardun beharko du. Horrez gain, arau hau edo ondorengo edozein urratzeagatik sortzen duen edozein kalte izango du:

Legezko oharrak

Webgune honen eduki guztia jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideek babesten dute, eta eskubide horiek egungo baliabideetan ez ezik etorkizunean egiten direnetan ere izango dira baliozkoak eta egongo dira babestuta.

Ekialdebus, SL eskubide horien jabea da, edo, hala badagokio, haien lizentziaduna.

Ekialdebus, SLk orri honetan bildutako informazioa edozein unetan eguneratzeko eta aldatzeko eskubidea du, baita informazio hori eskuratzeko aukera aldi baterako edo behin betiko murriztu edo eragoztekoa ere.

Hemen azaltzen diren tarifa, linea, geltoki eta ordutegi guztiak aldatu ahal izango dira.

Ekialdebus, SLk ez du bere gain hartuko orri honekiko loturen (link-ak) bidez konektatzen diren beste batzuen web-orrietan bildutako informazioari buruzko erantzukizunik.

Era berean, ez dira enpresaren erantzukizuna izango zentro zerbitzariari edo konexio-sareei egotz dakizkiekeen zerbitzu-akatsak, ezta edozein birus informatikok sortzen dituen kalteak ere.

Webgune honetan, hainbat pantailatan barrena nabigatzen denez gero, erabiltzailearen diskoan gordetzen diren cookieak erabiltzen dira, baina cookie horiek ez dute irakurri diskoan bildutako daturik. Cookie horien helburu bakarra zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa ematea da.

Datu pertsonalak

Webgune honen zerbitzu jakin batzuk baliatzeko, eskatzen dizkizugun datu pertsonalak eman beharko dizkiguzu. Zuk emandako datuak tratatu eta gure jabetzakoak diren fitxategi automatizatuetan sartuko dira. Fitxategi horiek indarreko legeriaren arabera tratatzen dira, betiere bertan bildutako datuen konfidentzialtasuna eta erabilera egokia behar adina babestuta.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoa (LOPD) eta Informazio Gizartearen Zerbitzuen 34/2002 Legea (LSSI) betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak tratatu eta gure jabetzakoak diren fitxategi automatizatuetan sartuko direla. Fitxategi horiek indarreko legeriaren arabera tratatzen dira, betiere bertan bildutako datuen konfidentzialtasuna eta erabilera egokia behar adina babestuta.

Ekialdebus, SLk bere merkataritza- edo informazio-helburuetarako soilik erabiliko ditu zuk emandako datu pertsonalak.

Ekialdebus, SLren aurrean datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak balia daitezke.

Informazio teknikoa

Webgune hau gutxieneko pantaila-bereizmen honetarako garatu da: 800 x 600 pixel; bistaratze-kalitaterik onena 1024 x 768 pixeleko bereizmenarekin lortzen da.

Bistaratzea egokia izan dadin, gutxienez honako nabigatzaile hauek behar dira PCrako:

  • Microsoft Internet Explorer: 6.0 bertsioa eta hortik gorakoa
  • Netscape: 9.0 bertsioa eta hortik gorakoa
  • Opera: 9.0 bertsioa eta hortik gorakoa
  • Mozilla Firefox: 3.0 bertsioa eta hortik gorakoa

Ordenagailua Macintosh bada, gutxienez honako bertsio hauek erabili beharko dira:

  • Safari: 4.0 bertsioa eta hortik gorakoa
  • Mozilla Firefox: 3.0 bertsioa eta hortik gorakoa

Webguneak informazio gehigarria du PDF formatuan; informazio hori bistaratzeko, bistaratzaileren bat eduki behar da instalatuta, Acrobat Reader izenekoa, esate baterako.

Cookie politika

ZER DIRA COOKIE-AK?

Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.

Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.

NOLAKO COOKIE-AK ERABILTZEN DITU WEB ORRI HONEK?

Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.
Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.

Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.

NOLA DESAKTIBATU COOKIE-AK

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.

  • Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
  • Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.