Kalitate-politika

EKIALDEBUS, HERRIBUS eta IPARBUS enpresek osatutako erakundea bidaiariak errepidetik garraiatzeaz arduratzen da hurrengo modalitateetan:

EKIALDEBUSek, bidaiarien errepideko garraioaz arduratzen da.
HERRUBUSek, bidaiarien errepideko garraio urbanoaz arduratzen da.
IPARBUSek, bidaiarien errepideko garraio berezi eta erabilera bereziko garraio erregularraz arduratzen da.

Erakundeak hurrengo esku-hartzeak bultzatuko ditu aurretik aipatutako helburuak lortu ahal izateko:

  • UNE-EN-ISO 9001 arauaren betetzea bermatuko duen Kalitatearen Kudeaketa Sistema garatu, ezarri eta mantendu.
  • Hobekuntzaren xedea gure lanabesa bihurtu, prozesu bakoitzean landu beharreko helburu espezifikoak ezarriz eta berrikusiz.
  • Aplikaziorako beharrezkoak diren lege-eskakizun edota arau-eskakizunekin bete.
  • Enpresako langileria osoaren partaidetza eta erantzukizuna sustatu sistemaren mantentze eraginkor batekiko, langileriaren konpromisoarekin, beti ere gure langileria gure balore nagusiena dela kontsideratuz.
  • Autobusen maiztasunen eta ordutegien betetzea bermatu, halaber bezeroen konfort eta segurtasuna.

Politika hau gure erakundearen baloreekin bat doa, hori dela eta, Zuzendaritza ildo hauen betetzean lehena izanik, hauek aurreikusiz eta ziurtatuz, erakundeko kide guztiak barne har ditzaten helburua dauka.

Oiartzunen, 2013ko martxoaren 3an

(Zuzendaria)