Hondarribiako jaiak eta La Kontxa 2015 ikurriña: estatistikak

Ekialdebusek bere linea eta ordutegiak indartu eta egokitzeko esfortzua egin du hain bereziak diren Hondarribiako jai eta iraileko lehen bi estropada igandeetan.

Esfortzu horren emaitza honakoa da:

Hondarribiako jaietan egindako espedizioak eta bidaiari kopurua (irailaren 3tik 11ra, konpainien entsegu egunak barne):

  • 2.556 espedizio (egunekoak)
  • 70.399 bidaiari guztira, egunean zehar
  • 333 espedizio (gauekoak)
  • 6.980 bidaiari guztira, gauean

La Kontxako ikurriña ospatutako hileko lehen bi igandeetan egindako espedizioak eta bidaiari kopurua (irailak 6 eta 13):

  • 365 espedizio
  • 13.443 bidaiari

Bidaiari guztiei orokorrean eta arraun talde bakoitzaren jarraitzaileei bereziki garraio publikoa erabiltzeagatik eskerrak eman eta zoriondu nahi ditugu, batez ere gure zerbitzuak erabiltzeagatik La Kontxako estropadez gozatzeko.

Zorionak eta eskerrik asko, Hondarribia, Errenteria, Beraun, Oiartzun, Pasai Antxo, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro.