Hondarribia: Kutxa Eguna. Santiago Apostol jaieguna.

Hondarribia

2015

25

uztaila

Ordutegia

18:00h

San Pedro egunean bezala, prozesioa eta agintariak Arrantzaleen Hermandadeko arkutik Hondarribiko elizara joaten da.

Jaiegun honetan, arrantzale baten alabak, Abad Nagusiak aukeratuta, “ Kutxa “ deritzona, barruan Kofradiako urteko kontuen liburuak daukana, buruan darama.

Behin gazte hau sakristiara heldu dela, agintarien aurrean joandako kanpainako emaitzak irakurtzen dira. Segidan, eta 4 urtetik behin, Zuzendaritza batzordeko kideak aukeratzen dira.

Ekitaldia amaitutakoan, prozesioa Hermandadeko Arkura itzultzen da, musika bandarekin batera, eta neska gazteak oparotasun errito bat hasten du, birak ematen ditu Kutxa buruan duela. Tradizioaren arabera, zenbat eta bira gehiago eman orduan eta ugariagoa izango da arrantza urtea.

(Hondarribia.eus)