EKIALDEBUSEK LAU IBILGAILU BERRI GEHITU DITU BERE FLOTARA

Enpresak bere lineak indartu eta eraberritzen ditu Mercedes-Benz modelo berri hauek erosiaz.

Ekialdebusek 45 autobusera handiagotu du bere flota, mikrobusaz gain (E08). Lau ibilgailu berri hauek batez ere Hondarribia eta Irun Donostia eta Unibertsitatea autopista bidez lotzen dituzten zerbitzuetarako erabiliko dira.

“Citaro” modeloa da Europa mailan hiri-garraioan gehien erabiltzen den autobusa, baita munduko hiririk handienetan ere, bere eraginkortasun eta errentagarritasunari esker.

Ekialdebusek, badauzka beste Citaro ibilgailu batzuk, modelo honen berrikuntza guztietan konfiantza du, eraginkortasuna, kalitatea, segurtasuna, egonkortasuna eta bereziki eskuragarritasunean. Lau Mercedes-Benz hauekin, Ekialdebusek flotaren modernizazioan aurrera pausu bat eman du.

Mercedes-Benz-ek Citaro berri honetan bai ingurugiroarekin errespetagarriagoa eta bidaiarientzat seguruagoa den garraioa sortzeko, bai gidarien lan baldintzak hobetzeko berrikuntza eta hobekuntzak sartu ditu.

ESKURAGARRITASUN ETA EROSOTASUNA

Erabiltzaileentzako lekua hobetu da; igotzeko eta jaisteko sarbideak irisgarriagoak dira eta mugimendu murriztuko pertsonentzako lekua ekipatu eta mugatuago dago. Ikusmen urriko pertsonentzat ukipen-barrak dauzkate.

Erosotasuna da ibilgailu berri hauen ezaugarririk nabarmenena, eserita zein zutik bidaiatzea seguruagoa da, esertoki barrubigunak eta euste-barrak hobetu dira, erosoago eta irisgarriago eginez.

Tenperatura erregulatzea, hotz edo bero, eta argitasuna ere nabarmen hobetu dira. Autobusaren atzealdea azpimarratu behar da, bidaiaz gozatzeko altuera eta eserleku gehiago ditu.

SEGURTASUNA

Gure gidariek ondo egokitutako panel bat izango dute; bertan ibilgailua, ibilbidea, ateen ireki-itsierak, egonkortasunaren informazio guztia izango dute. Azken finean, bidaien segurtasuna.

Mercedes-Benz hauen mekanikak erosotasunari laguntzen dio galtzadaren egoera eta beste kanpo agenteek inpaktu eta mugimendua txikiagotuz.

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA

Autobusa garraiorik ekologikoena da; Citaro modeloak kontsumo urriko motoreak dauzka, partikula-emisio baxua eta ingurugiroarekin eraginkor eta begirunetsuak dira. Hori horrela, Ekialdebusek aurrera pausu bat eman nahi du bezero eta gipuzkoar gizartearekiko konpromisoan