Ekialdebusek bat egiten du Ikusmen murriztua duten pertsonen arretarekin

Ekialdebusek beste urte batez babestuko du Ikusmen murriztua duten pertsonen kanpainaIkusmenaren nazioarteko eguna aprobetxatuz, Begisare elkarteak, gizartea sentsibilizatzeko ikusmen murriztuaren gaiarekin, pegatina batzuk banatuko ditu honako goiburuarekin : “Tengo baja visión-Yo lo tengo en cuenta”, Ekialdebusek bere linea guztietan jarriko ditu kartelak lema horrekin.

“IKUSMEN MURRIZTUTA” BEREIZGARRIA

tengo_vision_baja
pdf Dokumentua deskargatu

BUSAREN KARTELA

INFORMAZIO GEHIAGO

www.tengobajavision.com
https://youtu.be/mftfLBivCco
http://youtu.be/s9dZ20pw2ZMbegirase
www.begisare.org

Ikusmen Murriztua

Ikusmen murriztua du, alde batetik, inolako zuzenketa optiko edota tratamendu farmakologiko edo kirurgiko egokirekin konpon ezin daitekeen eta, beraz, hobetzerik ez dagoen ikusmen-gutxitze larria pairatzen duen eta, beste alde batetik, aurreko egoeraren ondorio gisa egunerokotasunaren berezko jarduerak burutzeko ezintasuna duen gizon-emakumeak.

Ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasunek, besteak beste, endekapen-makularra, erretinosi pigmentarioa, aniridia, kornean orbainak, erretinopatia diabetikoa, glaukoma edo zain optikoan arazoak, ikusmen narratsa edota erdiguneko, ikusmen-periferiko naiz ikuseremuaren zati baten galera bezalako sintomak erakartzen dituzte.

vision_baja_2

Gaixotasunaren arabera eragindakoak duen ikusmenaren irudikapena (ezkerretik eskubira eta goitik behera: ikusmen arrunta, erretinosi pigmentarioa, adinari loturiko endekapen-makularra eta erretinopatia diabetikoa).

 

Estatu espainiarrean 980.000 pertsona inguruk ikusmen-urritasunen bat du; horietako 60.000 itsu diren bitartean gainerako 920.000 gizon-emakumeek, biztanleriaren %2,1a, ikusmen murriztua dute.

Ikusmen Murriztuak ulertezintasuna sortzen du

Ikusmen-urritasuna gertutik ezagutzen ez duen pertsona askok ikusmena izaera absolutua duen kontzeptu bat bezala ulertzen du, hau da, ondo ikustea edota guztiz itsu izatea ez den aukerarik ez dago, eta, era berean, ikusmen arazoak betaurreko edota ebakuntzarekin zuzen daitezkeela uste du. Hori dela-eta, oro har, pertsona hauei gizon-emakume berdina egoera batzuetan erabateko normaltasunez moldatzen ikustea eta beste batzuetan, aldiz, laguntza edo bastoi txuri baten beharra izatea, ez zaie ulerterraza suertatzen.

Ikusmen murriztua duten pertsona askok beraien egoera eta jarrerak gizarteak sarri gaizki ulertu edota interpretatzen dituenaren susmoa du, esate baterako motelegi oinez ibili edota jarrera ez-ohikoak izatean. Egoera hau beraien begietan inolako anomaliarik antzematen ez zaien ikusmen desgaitasuna duten pertsonetan ematen da bereziki, begirada egoki zuzen baitezakete.

Ulermena erraztu eta ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzio soziala hobetzeko asmoz, Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkartea Begisarek zailtasun hauek dituzten gizon-emakumeak begi-bistan jartzeko sistema bat asmatzeko lanean hasi zen, hain zuzen ere, ikusmen murriztua duten pertsona bezala identifikatuak izan zitezen. Helburu hau sarri bastoi txuriarekin erdiesten da, izan ere, oztopoak aurkitu eta ekiditeko laguntza erabilgarria ez ezik, ikusmen-zailtasunak dituzten pertsonak identifikatzeko balio izaten du. Hala eta guztiz ere, bastoi txuria guztiz itsua den gizon-emakumearekin identifikatu ohi da, eta tresna hau erabiltzen duenak erabateko itsutasuna pairatzen duela aurresuposatzen da.

vision_baja_3

Irakurtzeko gai izan arren mugitzeko laguntza behar duen pertsona, ikusmen murriztua baitu.

Alemania edota Austria bezalako herrialdeetan aspaldidanik erabiltzen dituzte ikusmen murriztua duten pertsonak identifikatzeko balio duten antzeko bereizgarriak. Gainera, tresnok gizarte osoak ezagutzen ditu eta interakzio soziala hobetzea dute xede.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria

2013ko abenduaren 17an “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria sortu zen, berau txapa edota besoko gisa erabil daiteke eta “Ikusmen Murriztua Dut” leloaz gain begi berde baten bitartez irudikatzen da. Inolako irabazi-asmorik ez duen proiektu honek estatu-mailan ikusmen murriztuarekin loturiko kolektibo guztiak (eragindako eta adituak) elkartzea du helburu, denok batera beharrezkoa den hedapena eman eta, azken finean, ikusmen murriztua duten pertsonekin interakzioa erraztu ahal izateko.

“Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak bi xede nagusi ditu:

  1. Ikusmen murriztua duten pertsonekin interakazio soziala erraztea eta kolektibo honen ulertzea hobetzea.
  2. Ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan biztanleria sentsibilizatzea.

Bereizgarriaren balizko erabiltzaileak dira:

  1. Ikusmen murriztua nozitzen duten eta, interakzio soziala hobetzeko asmoz, egoera hau jakinarazi nahi duten gizon-emakumeak.
  2. Bastoi txuria edota gida-txakurra erabili arren, “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren erabilerarekin, oraindik erabilgarria suertatzen zaien ikusmen-hondarra dutela adierazi nahi dute pertsonak.
vision_baja_4

Txapa edota besoko itxura duen “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarria.

 

Bereizgarriaren hedapena internet eta sare-sozialak medio hasi zen; hain zuzen ere, www.tengobajavision.com web-orrialdean kokaturiko bideo adierazgarri bat (http://youtu.be/s9dZ20pw2ZM) ardatz gisa hartuz.

 

Dagoeneko igaro diren bi urte hauetan hedapenak bere horretan jarraitu du kartel, foileto eta pegatinen banaketa eginez, txandak kudeatzeko pantailen erabilpenaz eta bideo didaktikoa igorriz ospitale, osasun zentro, klinika oftalmologiko, optika, botika eta ostalaritza saltokietan, baita hainbat komunikabideetan egindako agerpen eta hala eragindako nola adituak biltzen zituzten jardunaldi ugaritan egindako aurkezpenekin ere. Gainera, kanpainak El Diario Vasco, Donostiako autobus geltoki baita lurraldeko autobusetan, Euskadi osoko Renfe Cercanías-eko tren eta geltokietan eta Anoetako estadioan ere bere islada izan du.

vision_baja_5

Komunikabide eta foro ezberdinetan “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriak izandako hedapena.

 

Proiektuak Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministeritza, Osakidetza, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du. Estatu-mailan ikusmen-urritasunak dituzten pertsonak biltzen dituzten elkarteek (erretinako distrofia, glaukoma, miopia magna, anirida, e.a.) baita ikusmen murriztuarekin loturiko erakunde eta enpresek ere (Clínica Barraquer, Instituto de la Mácula I la Retina, General Óptica, Sociedad Española de Especialistas en Baja Visión, e.a.) proiektura gehitu eta bere hedapenean laguntzeko beraien borondatea adierazi dute. Izan ere, ikusmen murriztua dutelako, txapa edota besokoa erabiltzen duten pertsonentzat gizarte osoak bereizgarria ezagutzea erdiestean soilik izango da benetan erabilgarria berau.