2015 Aste Nagusiko zerbitzuen balantzea

Donostiako Aste Nagusian, Ekialdebusek Bidasoaldea eta Oarsoaldea Donostiarekin lotzen dituen lineak indartu ditu.

Abuztuaren 8tik 15era gure ibilgailuek 200.000 bidaiari baino gehiago mugitu dituzte etenik gabeko 4.991 zerbitzuetan (larunbata 8 eta igandea 9, eta larunbata 15 eta igandea 16, 6:15etatik 8:00etara izan ezik, gutxi gorabehera).

E21 lineak (Hondarribia-Donostia AP8tik) 7.000 pertsona baino gehiago eraman ditu, goizaldeko 3:30etan eginda azken irteera.

Ekialdebusetik eskerrak eman nahi dizkiegu erabiltzaileei jarritako konfindantzagatik.